Logo eta lelo proposamena

Txintxarri Aldizkaria 2016ko otsailaren 23a

50 urte dira Landaberri ikastola eratu zenetik. Urteurren berezi hau prestatzeko lanetan da eta urrezko eztei hauetarako logo eta lelo baten bila dabil.

Landaberrik herritarrak gonbidatzen ditu haien proposamenak egitera. Martxoaren 16ra arte izango da haien marrazki, irudi eta testuak bidaltzeko epea. Hauek landaberri50@gmail.com helbidera bidali edo ikastetxe bakoitzean entregatu beharko dira.