Ipar Martxa modalitateko hastapen ikastaroak

Txintxarri Aldizkaria 2016ko otsailaren 23a

Ostadar SKTk kirol diziplina berri bat gehitu du aurten: Ipar Martxa edo Nordic Walking delakoa.

Jendartean gero eta ezagunagoa bilakatu denez, Ostadarrek hastapen ikastaro bat prestatu du herritarrentzat. 25 euro balio du; sei-zortzi pertsona bideratuko dira talde bakoitzera. Hiru egunetan egin ahalko da: asteazkenetan 9:00etatik 12:00etara, 16:00etatik 19:00etara ostegunetan edo 10:00etatik 13:00era larunbatetan. Ostadarren bulegoan eman daiteke izena edo, bestela, 943 36 04 33 telefonora deituta edota ostadar@ostadarskt.eus helbide elektronikora idatzita.