Memoria ikastaroa

Txintxarri Aldizkaria 2016ko otsailaren 19a

Matia zentroak Memoria ikastaroa antolatuko du Biyak Bat erretiratuen elkartean.

Saioak astearteetan izango dira, 16:30etik 18:00etara.

Ikastaroa asteartean hasi zen, baina elkarteko kideek aipatu dutenez kurtsoan zehar ere izena eman daiteke. 

Beraz, oraindik izena eman nahi dutenek aukera dute, elkarteko bulegora astelehenetik ostiralera 10:30etik 12:30era bitartean hurbilduz gero.