Hori dela eta, urteurrena prestatzeko osatu den batzordea datorren ostegunean, otsailak 25ean arratsaldeko seietan Landaberri-Garaikoetxea eraikinean bilduko da.
Batzordeak bertako partaide izan diren guraso, ikasle, irakasle edo beraien iradokizunak eman nahi dituzten herritar edo eragileei ere bilerara gonbita egiten die.
Helburua, 50. urteurrena ospatzeko ideiak eta proposamenak biltzea izango da.
Bilera honetara hurbildu ezin direnek ere haien ekarpenak egiteko aukera dute honako helbide elektronikoan: landaberri50@gmail.com