50 metroko distantziako hainbat probatan hartu zuten parte: bizkar estiloa, bularra, librea, tximeleta... eta baita 4x50 errelebo mistoan ere. Azken horretan bigarren postua eskuratu zuten Buruntzaldea IKTko alebinek, 2'05''21eko denbora eginda.
Sailkapen orokorrak argitaratu arte itxaron beharko dute gaztetxoek, jakiteko Azpeitian ariko diren ala ez. Borja Apeztegia prestatzailearen esanetan, "igerilarietako askok" dituzte aukerak hilaren 28ko finaletarako sailkatzeko.
Absolutu mailako neguko txapelketa
Buruntzaldea IKTko igerilari absolutuek Euskal Herriko Neguko Txapelketa jokatuko dute asteburu honetan zehar, Iruñeko Ciudad Amaya kiroldegian. Larunbatean, 10:30ean hasiko dira goizeko jardunaldiak, eta 17:00etan arratsaldekoak.
Igandean berriz, goizean 10:00etatik aurrera egingo dute igerian, eta 17:00etatik aurrera arratsaldean.