Pertsonaia nagusiaren famili harremanak, bikote harremana, Euskal Herriarekiko sentimendu kontrajarriak... hainbat gai jorratu ziren saioan.
Bertso afari literarioa
Bestalde, otsailaren 27an ostirala gaueko 21:00etatik aurrera, Irakurle Txokoak antolatutako bertso afari literarioa izango da.
Ane Labaka herritarra, Maialen Lujanbio eta Unai Iturriaga bertsolariek Danele Sarriugartek proposatutako gaiei aurre egin beharko diete. Hauek literatura izango dute oinarri.
Afariko txartelak Jalgi eta Ilargin salgai daude otsailaren 24a asteazkena arte. Txartelen prezioa 15 eurotako da langabetu eta ikasleentzat eta gainontzekoek, 20 euro ordaindu behar dituzte.