Arteagaren aburuz, norgehiagoka irabaztearen arrazoia izan zen “aurkariek baino pilota gutxiago” galdu zituztela. Era berean, nabarmendu zuen ongi aritu zirela Imaz oiartzuarra eta bera, eta “zenbait tanto on” egin zituztela.
Bihar jokatuko du bikote gazteak txapelketako bigarren norgehiagoka, Irungo Uranzu pilotalekuan, 20:30ean. Mendizabal III.a eta Erostarberen aurka nertuko dituzte indarrak.