Langabezia eta prekarietatearen aurkako mobilizazioak

Txintxarri Aldizkaria 2016ko otsailaren 16a

LAB sindikatuak Euskal Herrian eta batez ere gure herrian dagoen langabezia eta prekarietatea salatu nahian hainbat mobilizazio aurreikusi ditu ekainera bitartean.

Atzo arratsaldean LAB sindikatuko kideek 'Prekarietatea, paro... STOP. Alternatiba Independentzia' lemapean elkarretaratzea egin zuten Lasarte-Oriako udal zaharrean.

Gure herriak pairatzen duen langabezia tasa eta prekarietateaz ohartarazi nahi du hurrengo hilabeteetan hainbat ekintza burutuz. 

Gainera sindikatuak egoera hau gainditzeko duen bidea ere aldarrikatuko du: 1200 euroko gutxieneko soldata, 35 orduko lan astea eta lan banaketa eta diruzalekeriaren aurrean langileon osasunaren defentsa.

Hau guztia lortzeko, burujabetasun ekonomikoa behar dela ere argi du sindikatuak eta horregatik, alternatiba independentzia dela jakinaraziko du.