Egungo PSE-EEko, EH Bilduko, Lasarte Oriak Ahal Du-ko eta EAJko ordezkariak egon dira gaurko udalbatzar aretoko ekitaldian. Haien izenean Jesus Maria Zaballosek, Pablo Barriok, David Aresek eta Estitxu Alkortak irakurri dute testua.
Ondoren, herriko bandera altxa dute Udaletxe zaharreko balkoietik, eta egun osoan zehar egongo da eskegita, urteurrena omentzearren.
Lehenengo legealdi horretan zinegotzi izandakoak gerturatu dira ekitaldira eta, amaitzean, gaurko ordezkariekin batera atera dute argazkia .
Larunbatetik
Larunbatean hasi ziren 30. urteurrena omentzeko ekitaldiak. Manuel Lekuona kultur etxean Julian Sagardiak bildutako argazkien erakusketa egin zuten, Zero Sette Akordeoi Orkestrak lagunduta.