Behar bereziak dituzten pertsonekin lan egiten duten elkarteak dira denak.
Diru-laguntza ondorengoei eman zaie:
ATECE Burmuineko kalte hartua duten pertsonei laguntzeko programa, ADEMGI esklerosi anitza lantzen duena, ADSIS Fundazioaren Gazteak eta Kulturartekotasun programa, ADAHIGI Arreta Faltaren Nahasmendua eta Hiperaktibitatea duten umeen hautemate proiektua, AGIFES Burmiuneko gaixotasunak duten pertsonei arreta zuzena ematen diena, GAUTENAren udaleku irekiak, Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkartea, Pausoka Elkartea, Martuteneko espetxeko presoentzako asistentzia ematen duen Izan Fundazioa, ATZEGI familiei laguntza emateko programa, Gipuzkoako Ikusmen Urrikoen Elkartea eta Arantzazuko Amaren Parrokiako Ostarte Gazte Taldea programa.
Beste bi elkarteri ezetza eman behar izan zaie baldintzak betetzen ez zituztelako.