Pausoak zehazten

Txintxarri Aldizkaria 2016ko otsailaren 12a

Astearte arratsaldean Gure Esku Dago ekimeneko hainbat tutore eta saretu bildu ziren Villa Mirentxun.

Bilera honetan erabakitzeko eskubidearen alde dauden herritarrek sinatuko duten adierazpen bateratua aztertu zen; hori aurrera eramateko eta jakitera emateko zer egin daitekeen adostu eta hurrengo hilabeteetan emango diren pausoen eta ekintzen berri ere eman zen, hala nola, kriseiluen ekintza.