Jon Herrerok berriz, brontzezko domina kolkoratu zuen txapelketan. Gorka Aristegi prestatzailea oso gustura dago haren mutilek Gasteizen emandako mailarekin: “Kalitate handiko borrokaldiak egin zituzten denek”, azpimarratzen du. Bihar Monzalbarban (Zaragoza) konpetituko dute kadeteek.