Pantaila akustikoak jartzeko eskaera berria

Txintxarri Aldizkaria 2016ko otsailaren 11

Lasarte-Oriako alkateak idatziz eskatu dio Gipuzkoako Foru Aldundiko Azpiegituren Departamentuari gure udalerria zeharkatzen duen N-1 autobia tartean oraindik jartzeko dauden pantaila akustikoak ipin ditzala.

Jesus Zaballos alkateak errepideen azpiegiturek gure udalerria zeharkatzean ateratzen duten zarataren ondoriozko arazo larriengatik kezka agertu du. Izan ere, arazoa pairatzen duten herritarrengan ezinegon handia eragiten baitu.

Lasarte-Oriako Udalarentzat lehen mailakoa den ingurumen-arazo hori minimizatze aldera, alkateak Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatu dio lehenbailehen har ditzala beharrezko neurri zuzentzaileak, hau da, pantaila akustikoak ipintzea Foru Aldundiak berak egindako azterketan ageri den moduan.

Udala gogorarazten duenez, aspaldiko eskaera da honakoa. 2009 urtetik hona Gipuzkoako Foru Aldundian eta Batzar Orokorretan hainbat bilera eta  eskaera egin ditu Udalak pantaila akustikoak N-1eko bide osoan zehar jartzeko, azterketa bat egin zuen Aldundiak baina tarte jakin batzuetan bakarrik jarri ziren pantailak.