Arratsalde ederra igaro zuten atzo Amarun Klubera hurbildu ziren haurtxoek. Eriz magoaren eskutik magiaren nondik norakoak ikasi zituzten.
Adi jarraitu zituzten txikitxoek magoaren txiste trikimailu eta esku jokoak. Laguntzaileak ere izan zituen oholtza gainean.
Gainera, truko batzuk nola egin ere erakutsi zizkien, haien senide eta lagunak aho zabalik uzteko. Guztia etxean eskura egon daitezkeen material birziklatuekin egiteko modukoak ziren.