Inauterien olatua oraintxe pasa da herritik, baina Udaleko Festak batzordea 2017koak prestatzen hasi da jada. Zehaztu beharreko lehenengo gauzetako bat mozorroak prestatzeko gaia izan ohi da eta, helburu horrekin, herritarren etxeetako postontzietan txartel batzuk banatu ditu.
Bertan idatzi beharko dira proposamenak. Ondoren, orria udaletxeko postontzietan botatzeko eskatu du batzordeak. Otsailaren 14ra artekoa da epea. Bozka gehien dituena izango da tematika aukeratua.
"Denborarekin erabaki eta jakinarazi nahi dugu gaia zein izango den, herritarrek eta konpartsek mozorroak eta karrozak prestatzeko nahikoa asti izan dezaten", adierazi dute Festak batzordetik.