David Sanchez Carretero: "Hegan egitea bezala da"

Nerea Eizagirre 2016ko ots. 8a, 13:09
David Sanchez Carretero herritarraren ‘Motivos para bucear en el Cantábrico’ film laburra ikusi ahalko da gaur arratsaldeko 19:30ean Manuel Lekuona kultur etxeko aretoan. Davidekin bildu gara film laburra aitzakia, baina urpekaritzaz eta desdedentro.net blogari buruz ere mintzatu gara.

David Sanchez Carreterok beti izan zuen urpekaritza egiteko gogoa, baina lana dela, haurrak direla... alde batera uzten joan zen. Duela zortzi urte emaztea hil zenean, probatzea erabaki zuen eta bataio bat egin zuen. Ostean, lehen izarra eskuratzeko ikastaroa egin zuen oinarrizkoa, Real Sociedad taldeko itsaspeko ataleko kide egin eta hortik aurrera itsaspean dabil ahal duen guztietan. 

Zergatik zaletu zara urpekaritzaz?

Urpekaritzak engantxatu ninduen gaur egun estres eta erritmo biziko gizarte batean bizi garelako. 

Itsasoan sartzean guztia geratzen dela dirudi. Prestaketetatik hasita, guztia ongi egin behar duzu, behar duzun denbora hartu. Sartzean, ez zara kanpokoaz gogoratzen, zure arnasa sentitzen hasten zara eta nahi dezun sakoneran mantentzen saiatzen zara. 

Askok esaten dugu hegan egitea bezala dela. Grabitaterik eza sentitzen duzu eta hegada batzuk eman eta alde batera zoaz, gora edo behera. 

Dena lasaiagoa da, baina liluragarria da. Inoiz ikusi ez dituzun espeziak zure aurrean izatea oso polita da. 

Gainera, lagun bati esker, 'Pumuki'-ri esker, askotan murgildu naiz Kantabrikoan. Nire kidea izan da urperatze guztietan eta berak dakiena irakatsi dit, nik itsasoaren irakaslea deitzen diot. Asko daki eta ongi irakasten du eta horregatik asko gozatu dut.

Zergatik hasi zinen urperatzeak grabatzen?

Uretik ateratzen nintzen bakoitzean nuen sentsazioa oso bizia zen, baina jendeari hori azaltzea zaila zen.

Ni beti izan naiz guztia grabatzekoa. Pertsonalki asko gustatzen zait bideoak editatzea. GoPro bat erosi nuen, ez da profesionala. 

Horrekin grabatu, editatu eta musika jarriz, film laburrak egiten saiatu nintzen. Intentsoak izatea ere bilatzen nuen, izan ere, itsasoa interesgarri ez deritzonari ere gustatzea nahi nuen. 
Horrela, nik sentitzen nuena jakinarazi dezaket eta jendea animatu urpekaritzan trebatzera.

Blog bat ere egin duzu zuren lanekin?

Esperientzia berriak bizitzea izan da desdedentro.net blogaren sorreraren oinarria. Urteak igarotzen dira, baina esperientziak dira bizitzan aldaketak sortzen dituztenak. 

Getaria Zarautz trabesiaren garaia zen bizitza jarrera berri hau hartu nuenean. Aurretik egindako proba nuen, baina kamerarik gabe eta urte horretan kamarekin egitea erabaki nuen. 

Prestaketa irudiak, trabesia, ondorengo irudiak eta bertatik atera zen desde dentro kontzeptua, bideo horren izena 'Getaria Zarautz desde dentro' zelako. 

Blogaren izena izateaz gain, bizitza filosofia bat ere bada niretzat. 

Horri esker gauza asko egitera edo ekimenetan parte hartzera behartzen dut nire burua. Horren adibide, aurten egin den I. San Silvestrea da. Komunikazio arloan laguntzen egon naiz, karteletak, sare sozialak... eta egunean bertan bideoa grabatu nuen. Hau editatu, jendearen eskura jarri eta harrera ederra izan zuen. Lan handia izan zen, baina pena merezi izan zuen eta hurrengo urtea iristeko irrikitan nago.

Zarautz-Getaria trabesia aipatu duzula, honek zure irudiak pantaila handia ikustea ahalbidetu dizu, ezta?

Bai, nire irudiak film dokumental batean erabili dituzte. 

Zarautz-Getaria batean, ikusi nuen gurpindun ahulkian zihoan pertsona bat grabatzen ari zirela. Trabesia amaitzean, interneten sartu eta Diario de Navarran berri bat aurkitu nuen, non documental baten grabaketari buruz hitz egiten zen, '180 grados rumbo a la luz'. 

Hiru pertsonatan zegoen oinarritua eta bata nik Zarautzen ikusitakoa zen, Antxon Arza. 'Al filo de lo imposible' programan ibilitako zen. Kayak egiten urjausi batean harri ba jo eta gurpindun ahulkian geratu zen. 

Nafarroako enpresa bat zen grabaketa egiten ari zena eta haiekin jarri nintzen harremanetan nik trabesiako urpeko irudiak nituela jakin arazteko. Interesa izan zuten eta batzuk bidali nizkien. Toma batzuk hartu eta dokumentalean txertatu zituzten. 

Baina aurretik Donostiako Zinema Zikloan ere ikusi zen iaz zure lanetako bat, ezta?

Bai, horrela da. Haurrei urpekaritza bataio bat oparitu nien. Ni Real Sociedad taldeko itsaspiko ataleko kide bezala parte hartu nuen honetan eta grabatu ahal izan nuen. 

Montajea egitea ongi iruditu zitzaidan eta nire lagun batekin, Karlos Zabala musikariarekin hitz egin nuen irudiei musika jartzeko. Abesti bat ari zen konposatzen eta nik gauza batzuk iradokita ‘El regalo que siempre recordaran’ izena zuen film labur horrek eta urpekarita ikastaro hori nolakoa zen aurkezten nuen. Helburu ezberdinak zituen batetik oroigarri polit bat zen eta bestetik jendeari horrelako ikastaroak haurrek ere egin ditzaketela erakustea. 

Ziklora aurkeztu nuen eta aukeratu izan zen. Antzoki Zaharrean izan zen emanaldia. 

Eta iazko Lasarte-Oriako zikloan ere ikusteko aukera izan zen. Baina lanagatik ezin izan nintzen egon, badakit jende asko hurbildu zela. Pena eman zidan.

Gaur ere zure lanetako bat ikusiko da Lasarte-Orian. Zer erakutsiko duzu honetan?

Haurrengatik eta lanarengatik ezin naiz Indonesiara edo horrelako lekuetara joan eta horregatik Kantabriko aldean egin ditut nire urperatze gehienak. Nahiz eta arriskutsuenetarikoa den, nahasia da, mugimendu askokoa eta ez du atsedenik ematen, baina ni liluratuta nago bertan aurkitzen ditudan gauzekin

Horregatik, bideoak Kantabrikoan ikusteko gauza oso politak daudela ohartarazteko balio du. Bertakoei eta kanpokoei ere zuzendua da. Ze bertako askok ere ez dute hor hondoan dagoena ezagutzen.

Kostatik pixka bat urrunduz bost-hamar metrotako jaitsiera duzu eta olagarroak, txokoak edo ikaraioak aurkitzen dituzu. Liluratzen duten gauza asko dago.

Bideo dinamikoa da. Ez dira bakarrik espezieak ikusten, gure irudiak ere badaude, prestaketak, ur azpiko irudiak... Grabaketak momentuan momentuko argiarekin edo foko txiki bat jarrita egindakoak dira, ez da bestelako gauza.

Bideo hau ezin izan da aurtengo Donostiko Zikloan sartu, kalitate handiko filmak egon direlako. Baina Lasarte-Oriako zikloan sartuko zela esan zidaten ataleko kideek. 

Beraz, herritarrak animatuko zenituzke zikloa ikustera? 

Bai noski. Zikloan lan ikusgarriak daude eta kalitate handikoak. Ordu askotako grabazioa dago. Ur azpian grabaketa egitea ez da erraza. Animaliaren bat aurkitu eta grabatzeko ordu asko egon zaitezke zain.