Larunbatean ekitaldi berezia egingo dute Manuel Lekuona kultur etxean Lasarte-Oriak udalerri bezala 30 urte beteko dituela eta. Sarrera doakoa izango da, baina gonbidapenak kultur etxean eskuratu beharko dira gaurtik larunbatera, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00tara. Julian Sagardiaren argazki bilduma eta Zero Sette orkestrak lagundutako diaporama ikusi ahal izango dira.