Jostailu bilketan lagundu zuten herritarren artean bi bizikleta zozketatu ditu PSE-EEk

Txintxarri Aldizkaria 2016ko otsailaren 5a

Gabonetan jostailu bilketan lanean aritu ziren lasarteoriatarren artean bi bizikleta zozketatu zituen Lasarte-Oriako PSE-EEk. Aurtengo saridunak Ian eta Aray dira, eta jadanik jaso dute saria idazkari orokor Jesus Maria Zaballosen eskutik.

Bestalde, PSE-EEk eskerrak eman nahi dizkie bilketan lagundu zuten lasarteoriatarrei, herriko ume askorentzako jostailuak lortzeagatik.