Ruben Iglesias eta Ainhoa Zumeta Orioko curriculuma lantaldeko kideek Orion hezkuntza proiektu propioa eratzearen arrazoiak eta emandako pausoak azaldu zituzten.
Iglesiasek azaldu zuenez, Orion hainbat arrazoi izan zituzten hezkuntza curriculum propio garatzeko. Batetik arrotzak ikusten zituzten Estatuko legeak eta hauek euskaldunen eskubideak bermatzen ez zituztela ikusten zuten, bestetik Euskal curriculuma ere guztiz garatu gabe geratu zen eta azkenik, hezkuntza komunitatearen erantzukizuna dela ikusten zuten, hau da, ikastolak ez ezik, herriak ere haurrak hezi behar dituela.
Lehenik herritarrek hobeto uler zezaten, haien asmo eta aurrera eraman nahi zuten lanketa prozesua azaltzeko bideo bat egin zuten, hitzaldian ikusi ahal izan zena.
Hau guztiaz gain, lantaldearen sorrera nola egin zen, hainbat hizlariren laguntzaz aurrera eraman ziren jardunaldiak eta eragile guztiekin egin zen lana ere azaldu zuten.
Galderak egiteko tartea izan zuten entzuleek eta gure herriko hezkuntza proiektuari buruz ere mintzo ziren.