Taldeko kideek jakitera eman dutenez, Tindouf-eko kanpamentuetako errefuxiatuei bidaliko diren elikagaien bilketaren erantzuna ikaragarria izan da. Otsailean Euskaditik irtengo den XII. Euskal Karabanari gure herriak ia 3 tona produktu gehitu dizkio.
Era berean, taldeko kideek supermerkatuei, ikastetxeei eta udalari eskerrak eman nahi dizkiete, berriz ere, beste urte batez ekimen hau aurrera emate ahalbideratzeagatik.