Elebeltz, musikaren topagune berriro ere

Txintxarri Aldizkaria 2015eko abenduaren 27a

Fabrimusikalaren hirugarren edizioa ospatu zen atzokoan Elebeltz Eztabaida eta Sorkuntza Askerako Topagunean. Jendetza elkartu zen beste behin ere musika estilo desberdinen bilgune izan zen egoitzan.

Orain dela urte batzuk herrian ospatzen zen Multimusikala jaialdiaren jarraipena da Fabrimusikala. Atzoko arratsalde eta gauean zehar ospatu zen hirugarren edizioa. Jendetza elkartu zen beste behin ere musika estilo desberdinen egoitza izan zen Elebeltz Eztabaida eta Sorkuntza Askerako Topagunean. 

Arratsaldeko seietan hasi zen festa eta gaueko ordu txikietara arte luzatu zen. Tartean, hamaika talde, bakarlari eta musika estilo oholtzan, bertaratutakoen gozamenerako. Anitruta, Eneritz Furyak, Kaxianoren alabak, Ventura, Zona Especial Norte eta Superdozer, hain zuzen.

Horren ostean, DJen txanda izan zen. Aural Mode, Xabeat, Iban Device, Furonia eta Paolo Solo aritu ziren Elebeltz girotzen.