Arimaraino iristen diren ahotsak

Txintxarri Aldizkaria 2015ko abe. 24a, 11:18
Gospel estilo garaikideko kontzertu bikaina eskaini zuen atzo arratsaldean Frantziatik etorritako Soulshine Voices taldeak. Hainbat herritar gerturatu ziren Manuel Lekuona kultur etxeko ikuskizunera.

Atzo arratsaldean kultur etxera gerturatu ziren herritarrek gospel estilo garaikideko emanaldi bikain batez gozatu zuten, Soulshine Voices talde frantsesaren eskutik.

Lau kidek osatutako korua eta pianojole bat aritu ziren atzo. Izatez kide gehiagok osatzen dute taldea, baina emanaldi jakin batzuetarako multzo txikiagoak osatzen ditu koruak. Atzokoa Soulshine Voices-eko bakarlari onenek osatzen zuten, eta argi utzi zuten kategoria horren zergatia. 

2006an hasi zen talde frantses horren abentura musikala, Sandrine Garcia artistak sustatuta.