Motxian eby lehiaketa Usurbilera

Txintxarri Aldizkaria 2015eko abenduaren 22a

Abenduaren 17an, 'Motxian eby' lehiaketako sari banaketa burutu zen Astigarragan.

Sari nagusia, 300 euro, 'Usurbilgo Udazkena' esketxak eskuratu du eta bigarren saria berriz, 'Euskal euria' bideoaren egileek eraman dute, 200 euro. 

Herri bakoitzeko bideo onenek ere 50 euroko sariak eskuratu zituzten. Lasarte-Oriako bideo onenaren saria 'KMK2015' bideoak lortu zuen, Usurbilgoa 'Plastifikatuak' taldeak eta Astigarragakoa berriz, 'Euskal euriak' eraman du.

Bigarren urtez jarraian, Motxian eby esketx lehiaketa antolatu du Oarsoaldea eta Buruntzaldean gazteen artean euskararen erabilera sustatzeko asmoarekin eta gazteak pozik agertu dira egitasmoarekin.