Kirol Guneko pilotalekua, Tenis pistak eta pista balioaniztuna, baita padel pista ere urte osoan zehar, uztaila eta abuztua ezik, zenbait ordu eta egunetan alokatzeko aukera eskainiko die erabiltzaileei.
Ordutegiak eta erabilera arauak ezagutu nahiez gero, dagokien instalazioan kontsulta egin dezakete interesatuek.
Instalazioren bat erreserbatzeko asmoa duten erabiltzaileek eskaera egin beharko dute kiroldegiko bulegoan, astelehenetik ostiralera 10:00etatik 12:30era eta 17:00etatik 19:00etara.