Hiri-altzarien mantenua esleitu da

Txintxarri Aldizkaria 2015eko abenduaren 23a

Esleipenaren bitartez, herriko zurezko altzariak berrituko dira. Brigadak kargagailu berria ere izango du.

Herriko banku, paperontzi eta eskudelen zura mantentzeko eta tratatzeko lanen esleipenduna Zizurkilgo Montajes Garras SL enpresa da. Aurrekontua 60.251,95 eurotakoa da eta honen bitartez, gure herriko zurezko altzariak zaharberrituko dituzte.

Bestalde, Zerbitzu Departamentuak udaleko brigadarentzat kargagailu bat esleitu du 21.695,30 eurotan. Zaragozako JRA Maquinaria SL enpresa izango da hornitzailea. Kargagailuak paleteko kargak manipulatzeko eta zanga-zuloak eta putzu-zuloak egiteko balioko du.