Beltzak Ostadar Errugbi eskolako A eta B taldeek, Hernani (A eta B taldeak), Bera Bera, Iruña eta Atletico San Sebastian izan dituzte aurrez aurre. Ligila sistema erabilita guztiek guztien aurka jokatu dute. Gaztetxoek haien trebezia ederki erakutsi dute.
Eta partida guztiak amaitzean, noski, hirugarren denboraz ere gozatu dute.
Topaketako argazki batzuk galerian ikusgai
Elkartasuna
Bestetik, kirol gunean, 'Amigos Solidarios ORG' egitasmo kideak izan dira kamiseta eta objektu solidarioak saltzen.
Beltzak eskolako kideak Clover SL enpresarekin batera haien elkartasuna adierazi diote egitasmoari eta kamixeta salmentan parte hartzen ari dira. Bildutako dirua Ugandan eskola bat erakitzera bideratuko da.