Partidu horretarako sarrerak eskuratu nahi dituen orok aurrez egin dezake, 607 881 391 telefonora hots eginda. 8 euro balio dute txartelek. Pilotalekura bertara joaterik ez duenak zuzenean ere jarraitu ahalko du norgehiagoka, ETB 4 katean.
Arteaga afizionatu mailan ikusteko azken aukeretako bat izango da datorren asteko asteazkenekoa, urtarrila hasieran profesional mailara egingo baitu jauzi Asegarce enpresaren eskutik.