Taloak egiten gozatuz

Txintxarri Aldizkaria 2015eko abenduaren 15a

Ume eta helduek, taloak egiten ikasiz, arratsalde atsegina pasa dute Arrieskalleta Elkartean. Ttakun Kultur Elkarteak antolatutako ekintza izan da, eta Solaskide ekimenak eta Amaraun Klubak hartu dute parte.

San Tomas eguna gertu dela, lasarteoriar askok taloak norberak egiteko abilezia lortu dute gaurko talo ikastaroari esker. Ume eta helduek hartu dute parte, eta oso gustura aritu dira, nahiz eta batzuei kosta egin zaien arto irina ondo zapaltzea. Dena den, lana ongi egin eta gero jaso dute sari bikaina: txistorra taloa txokolate edota gaztarekin.