Estatu eta nazioarteko igerilariak ari dira gaur Ordizian Eguberrietako Nazioarteko Sarian lehian eta horien artean, Buruntzaldea IKTko igerilariak ere badaude. Iñigo Ibarburu eta Mikel Esnal Euskal Herriko selekzioarekinparte hartzen ari dira ; Haitz Mitxelena, Itsaso Tolosa eta Nahia Zudaire berriz herriko taldearen izenean.
Goizeko saioan, Iñigo Ibarburu 50 eta 100 tximeletan eta 100 librean aritu da, Mikel Esnal berriz 50 eta 100 librean, Itsaso Tolosa 50 eta 100 bizkar proban, Haitz Mitxelena 50 eta 100 tximeletan eta Nahia Zudaire 50 m. libre egokitua proban.
Mikel Esnalek bi finaletarako denbora egin du. 50 libreetan bere marka hobetu du, 23''47 eginez eta 100 libre proban 52''53 egin du. Iñigo Ibarburuk 50 tximeleta proban lortu du finalerako txartela, 25''77 eginez. Nahia Zudairek ere bere proban fin ibili da eta finalean egotea lortu du.
Hirurak arratsaldean jokatuko diren finaletan izango dira. Nahi duenak etb1ean ikusteko aukera izango du 18:30etik aurrera
Borja Apeztegiak, Buruntzaldea IKTko prestatzaileak jakin arazi digunez, Ibarburu eta Esnalek selekzioaren kontzentrazioa atzo hasi zuten. "Gainontzeko igerilariekin batera, gureak ere Ordizian elkartuko dira arratsaldez entrenamendu saio bat burutzeko. Gaua ere elkarrekin pasako dute eta gaur ahalik eta onena ematen izango dira estatuko nahiz nazioarteko punta puntako igerilariekin batera," adierazi du.