Milaka abentura ipuinen bidez

Txintxarri Aldizkaria 2015eko abenduaren 18a

Asteartean, 4 eta 5 urteko haurrek istorio eta pertsonaia dibertigarriak ezagutu zituzten Pello Añorgaren ipuin kontaketei esker. 

Besteak beste, Olentzerok animaliei zer oparitzen dien jakin zuten etxeko txikiek. Eta saioa amaiera emateko, haurrek oso gustuko duten 'Tontolapikoren' ipuina kontatu zien Añorgak.