Saio honetan dauden istorioen alde iluna eta garraztasuna nabarmendu zuten.
Baina hau egin aurretik, “bisitari” berezia izan zuten, Aitzol Iriondo euskal presoa. Grabaketa bidez, besteak beste, Aitzolek hilabete honetako liburuaren bere hausnarketa eskaini zien txokoko kideei.
Zozketa eta gidari aldaketa
Bestalde, Irakurle txokoak hilabete hauetan saldu dituen errifen zozketa ere egin zen. Zorteko zenbakia 419 da.
Hurrengo saioan Euskadi saria izandako 'Su Zelaiak' liburuari buruz mintzatuko dira Mikel Peruarena egilearekin. Hitzordua, urtarrilaren 26an izango da, Manuel Lekuona kultur etxean 18:30ean.
Berrikuntza bat ere izango da txokoan, Danele Sarriugarte idazlea izango baita hilabete batzuetan saioetako gidaria.