Ur-festa Kiroldegian herriko gaztetxoentzat

Txintxarri Aldizkaria 2015eko abenduaren 18a

Gabonetako oporrak iritsi dira. Asteartean igerilekuan primeran gozatzeko aukera izango dute 4 eta 10 urte bitarteko haurrek ur-festari esker.

Abenduaren 22an Kiroldegiko igerilekuan plisti-plasta aritzeko aukera edukiko dute 2005 eta 2011 bitartean jaiotako haurrek, 10:00etatik 12:00etara. Bazkide ez direnek 3,70 euro ordaindu beharko dituzte. 

Ondorioz, igerilekua ez da erabilgarria izango gainontzeko bazkideentzat. Andoain, Usurbil edo Urnietako instalazioak erabili daitezkeela gogoratzen du Kirol zerbitzuak.