29 erreskako garaipen eskuratu ostean, porrotaren zapore garratza dastatu zuen pasa den astean Fran Puertasek zuzendutako taldeak. Berehala ahaztu dute hori ordea, eta garaipenaren bidera itzuli: 43-29 hartu dute mendean Vigoko Blusens.
Arerio benetan gogorra da talde galiziarra, Ohorezko mailatik jaitsi berria. Hori gutxi balitz, pasa den denboraldian entsegu gehien gauzatu zituen Falemaka Tatafu jokalaria zegoen Blusens taldean. Hala ere, etxekoak ez dira kikildu eta joko bikaina eginez Zarauzko Asti zelaian utzi dituzte hiru puntuak. Lau herritarrek hartu dute parte gaurko garaipenean: Xabier eta Ander Rekondo anaiek, Julen Aristorenak eta David Vegak.