Mendiak mugitzen ditu fedeak, eta zenbaitetan galduta ziruditen partiduak berreskuratzea ere ahalbidetzen du. Horixe bera gertatu zitzaion Texas Lasartearrari larunbatean: 2-0 irabazten joan ostean, Alle Puntak buelta eman zion markagailuari, 2-3, baina etxekoek ez zuten amore eman eta bi gol gehiago sartu zituzten, denboraldiko hirugarren garaipena eskuratuz horrela.