Sarek giza katea egingo du gaur Lasarte-Orian

Txintxarri Aldizkaria 2015eko abenduaren 10a

Gaur giza eskubideen eguna dugu. Hori dela eta, 20:00etatik aurrera, Sarek giza katea egin nahi du Osasun Zentrotik hasita.

Behin giza katea osatuta dagoenean, erdialdean zehar mugituko dira, ekimena Okendon amaituz.

Herriko ordezkaritzak aipatu duenez, "Lasarte-Oriatarrok baditugu motiboak giza eskubideen aldarrikapena zabaltzeko, hauek urratuak baitira gure herriko preso, senide eta hainbat lagunekin".

Sarek giza katean parte hartzeko gonbita egiten die herritarrei.