Astelehenean, abenduaren 14an, 18:00etatik aurrera, hiruhileko honetako azken saioa izango da Amaraun Ludotekan. Honetan etxeko txikiek maitasuna landuko dute.
Ipuin-kontalari saio hauek hiru eta lau urteko haurrei zuzenduak dira. Helburua istorioari esker sentimenduak landu eta ezagutzea da. Horretarako jolas, abesti edo poesiaz baliatzen dira. Aurreko bi saioetan, haserrea eta beldurra izan dira landutako sentimenduak.