Aitor Anabitarte herritarra Asturiasen Euskadirekin

Txintxarri Aldizkaria 2015eko abenduaren 11

Gizonezkoen infantil mailako lagunarteko txapelketan aritu da Aitor Anabitarte herritarra, Asturiasen, abenduko zubian. Estreinakoz jokatu du Euskadiko selekzioarekin.

Ezin hobea izan da Euskadirekin aritzeko lehenengo deialdia Aitor Anabitarte herritarrarentzat. Gizonezko infantilen lagunarteko txapelketa jokatu du Pola de Lena herrian (Asturias) abenduko zubian zehar, eta jokatutako hiru norgehiagokak irabazi.

Euskadik Asturiasen aurka neurtu zituen indarrak lehenengo; 61-45 irabazi zuten. Bigarren neurketa Gaztela-Leonen aurka jokatu zuten, eta 51-65 irabazi. Azkenik, Galiziaren kontra 53-70 irabazi zuten, txapelketa biribila osatuz.