Trafiko seinaleak berritu eta Donejakue bidea markatze bidean

Txintxarri Aldizkaria 2015eko abenduaren 11

Señales Girod SL enpresa arduratuko da Udal Brigadaren seinaleak berrornitzeaz. 14.973 euro bideratuko ditu horretara. Etorkizunean sortuko diren beharrak asetzeko erabiliko dira.

Bestalde, Lasarte-Oriako Donejakue bidea seinalatuko da.  Zabaleta eta Zubieta arteko eremua markatuko dute, Saiatz Bidearen barneko barrutia, alegia. Druck Servicios Gráficos SLU enpresak egingo du obra, 1.476 euroko aurrekontuarekin.