Emanaldira hurbildu ziren herritarrek Aitor eta Mirenen amodio istorio hunkigarriaren bitartez, kartzeletan eman ohi diren harremanen berri izan zuten. Izan ere, etorkizun zehatzik izan gabe, bikote protagonistaren sentimenduak, hala nola, gorroto, amodio edo beldur eta ametsak agerian geratzen baitira. Hori guztia, ziegako lau pareten artean.
Antzezlanean bi pertsonaia nagusi izan arren, oholtzan lau aktore ikusi ahal ziren, egoera horretan egon daitezkeen bikote-klasea edo moten erakusle.
Ikusleek adi jarraitu zuten istorioa amaiera arte eta ederki eskertu zuten aktoreen lana txalo zaparrada batekin.
Antzezlana Kukuka Antzerki taldeak Udalarekin batera, antzerki amateurra sustatzeko ekimenaren baitako ekintza dugu.