Eguberrietako Haur parkeak Basaundin ere izango du gunea

Txintxarri Aldizkaria 2015eko abenduaren 2a

Atzo arratsaldean, Lasarte-Oriako alkateak Jesus Zaballosek, Txus Alonso kirolak, gazteria eta jaiak batzorde buruak eta Xabier Goitia teknikoak Eguberrietako Haur parkearen aurkezpena egin zuten. Aurtengo berrikuntza nagusia, Basaundi, Oztaran eta Oria aldeko haurrek Basaundi auzoan bertan parkeko gune bat izango dutela da.

Atzoko agerraldian, Alonsok Eguberrietako parkeko kudeaketa Anima Servicios enpresaren esku geratzen dela jakitera eman zuen, "honen aurrekontua 27.271,73 euroko delarik".

Haur parkea abenduaren 20tik 31era egongo da irekia, goizez 11:00etatik 14:00etara eta arratsaldez, 17:00etatik 20:00etara. Abenduaren 24 eta 31ean goizez izango da soilik irekia eta 25ean itxita egongo da.

Gunea Basaundin

Aurten Eguberritako parkeak hiru gune izango ditu. Batetik Michelingo pilotalekuan txiken eremus izango da. Bertan 12 urtera arteko haur eta gaztetxoek ederki gozatu ahalko dute puzgarri, joko eta tailerrekin. Bestetik, teniseko pistetan, karpa handia jarrikoda eta honetan 12 urte baino gehiagoko gaztetxoek haien gustuko bideojolas, makina, etab izangfo dituzte.

Eta hirugarren gunea, berrikuntza modura, Basaundi bailarako Bitarte tenis pistan jarriko den karpa dugu. "Honetan adin guztientzako musika, joko eta gauzak egongo dira," azpimarratu zuen Gazteria, kirolak eta jaiak batzordeko buruak.

Jesus Zaballos alkateak aipatu zuenez, Eguberrietako argien antzera, " ekintzak deszentralizatu eta egun berezi hauek beste auzoetara ere eraman nahi izan ditugu. Kasu honetan, Oztaran, Arranbide, Antxisu eta Oria aldeko haurrei Eguberrietako haur parkeaz gozatzeko aukera eman nahi izan diegu, erdialdera hurbildu gabe".

Emanaldiak

Eguberrietako haur parkearen barruan, emanaldiak ere izango dira. Hauek lau izango dira. Abenduaren 22an, 'Amona Josepa' antzerkia izango da, abenduaren 27an 'Ines eta bere kontuan' ipuin kontaketa eta 30an, berriz, 'Pirata Garrapata' antzerkia. Ikuskizun hauek arratsaldeko 19:00etan izango dira.

Bestetik aurreko urteetan legez, urtea amaitzeko jaialdia ere izango da abenduaren 31a eguerdi aldera. Aurten 'Agurra dantza-joku' izena izango du.

Sarrera eta txandak

Aurkezpenean gogoratu dute sarrera euro batekoa izango dela helduentzat eta haurrak doan sartuko direla. "Gure eskualdean dagoen Eguberri parke bakarranetarikoa da guk egiten deguna eta gainera merkeena da. Badakigu Buruntzaldeako beste herrietatik eta Donostiatik ere jendea etortzen dela," azpimarratu zuen Jesus Zaballos alkateak.

Honen harira, aurreko urteetan bezala goizeko saioetan pilotalekuko edukiera  kontrolpean izateko asmoz, bi txanda izango direla gogoratu zuten.

Lasarte-Oriako haur eta gaztetxoei Eguberrietako haur parkera eta Basaundiko karpara hurbiltzeko gonbita egin zien Udalak.