Valentina Yeregi herritarrak 100 urte bete ditu

Txintxarri Aldizkaria 2015eko abenduaren 2a

Zabaleta auzoko lagunek omenaldia egin diote Valentari bere urtebetetzean. Lore sorta oparitu eta bertsoak eskaini dizkiote.

Bere 100. urteurrenean auzokideen bisita jaso du Valentina Yeregi Inza herritarrak. Lore sorta ederra oparitu diote, eta Antton Garinek hiru bertso abestu dizkio. Arratsalde atsegina igaro dute denek aspaldiko istorioak eta kontakizunak partekatuz.

Bizkaiatik eta Frantziatik, Zabaletara

1936ko azaroan ezkondu zen Gracian Ollokiegirekin. Hurrengo urteko martxoaren 31n italiarrek Durango bonbardatu zutenean, haiek Abadiñon zeuden. Alde egin behar izan zuten, Santanderrera lehenik, eta Frantziara ondoren. Seme bakarra, Rafael, Tours-en jaio zen, erbestean.

Valentinak Mitxelingo lantegian egin zuen lan urte askoan. Esan bezala, seme bakarra du Valentinak, bi biloba eta hiru birbiloba.