Hernaniko alkate Luix Intxauspek azaldu duenez, Bilboko kaleak "gure herriaren burujabetzarako aldarriaren bozgorailu" bihurtzea da ekitaldiaren helburua. Horregatik, Andoain, Astigarraga, Hernani, Urnieta, Usurbil eta Lasarte-Oriako herritarrei parte hartzeko eskatu die.
Nabarmendu dute biltzea ezinbestekoa dela "bakea oinarri bezala eraiki nahi dugun Euskal Herria egiteko". Herritarren eskubideak errespetatuko dituen eta bizitza kalitate duinean oinarrituko den etorkizunaren aldeko aldarria egingo dute Bizkaiko hiriburuan.
Manifestazioa amaitzean, lokarriak banatuko dira bertaratutakoen artean, eta 'Bildu independentziara' dioen mosaiko batera lotu beharko dituzte.
Bezperan, Espainiar Konstituzioaren kontrako gazte ekimena egingo dute Donostian. Konstituzio plazan izango da 11:00etatik aurrera. Buruntzaldeko gazteei bertaratzeko eskatu diete.