"Elkar sentitu eta emozioak handitu" erakusketa martxan da

Txintxarri Aldizkaria 2015eko abenduaren 3a

Jalgune Elkarteak antolatu du erakusketa, Dravet sindromearen fundazioarekin bat eginez. Abenduaren 18ra bitartean ikusi ahal izango da Antonio Mercero erakusketa aretoan.

Argazki erakusketarako eta azaroaren 28an egin zuten jaialdirako erabili dituzten material guztiak jasoko dituzte. Hala, Dravet sindromearen ikerketara bideratuko dira. Besteak beste, boligrafoak, errotulagailuak, barrako pegamentua eta beste hainbat material bilduko dituzte.

Jalguneko kideek herritar guztiak gonbidatu dituzte erakusketara, "gure emozioak senti ditzazuen eta guk zuek senti zaitzategun, hau da, emozioak elkarbana ditzagun!". Materialen bilketan parte hartzeko deia ere luzatu dute.