Tratu On Bat egutegia etxeetan

Txintxarri Aldizkaria 2015eko abenduaren 23a

Lasarte-Oriako 2016ko egutegia etxez etxe banatzen ari dira.

Hormako egutegiak aurten ere “Tratu On Bat” marka eta herriko merkataritza eta ostalaritza sustatuko ditu.

Hilez hil, herriko establezimenduek eskaintzen dituzten zerbitzuekin zerikusia duten argazkiak, alegoriazko marrazki sinpatiko batzuk eta gure herriko auzoen argazkiak ditu ikusgai.