Goizeko ordu txikiak arte, reggae musika eta bere eratorriez gozatzeko aukera izan zuten Elebeltzera hurbildu ziren pertsonek hainbat talde eta DJen eskutik.
Oholtzan hiru talde, Bilbomatiks, Zartako-K eta Q Aren’t Ones izan ziren eta diskoak jartzen, berriz, Sir Gorka eta herriko Naken Selektor DJak.
Aurretik, 18:00etatik 21:00etara, Elurtza tabernan reggae zaleek jaialdirako motorrak berotzeko aukera izan zuten, Charlie Mondadientes eta Ritxi Skatalite DJek saioa eskaini baitzuten.