LOKEko senior mailako Esteban Martinez, Asier Sagasti eta Josu Olmos judokek larunbatean Hernanin jokatu zen Euskadiko txapelketan parte hartu eta hirurek eskuratu zuten dominaren bat.
Martinezek urrezko domina eta Euskadiko txapeldun titulua eraman zituen etxera, Asier Sagastik zilarrezkoa eta Josu Olmosek, berriz, brontzezkoa.
Gorka Aristegi entrenatzaileak azaldu digunez maila handiko txapelketa izan zen larunbatekoa. LOKEko judokek ez zuten huts egin eta ederki egin zuten borroka. Ipon politak egin zituztela ere aipatu digu entrenatzaileak.