Hiru kenyarrek osatu dute podiuma gizonezkoen mailan, irabazlea Elisha Rotichek 2 ordu 13 minutu eta 56 segundo behar izan ditu ibilbidea betetzeko. Bigarren ia bost minutura, 2:18:28 Kennedy Lagat izan da eta hirugarren, 18 segundora, Hosea Kiprono.
Nesken mailan Matea Matosevic kroaziarra izan da lehen helmugan, 2:45:24.
Gipuzkoako txapelketa ere egon da jokoan eta Eduardo Gallegok eraman du urrea 2:29:51 korrika egin ostean.
Proba honetan 23 herritar ere izan dira lehian eta Xabier Carcedo Gonzalez izan da lehena, 2 ordu 56 minutu eta 42 segundoko denborarekin.
Besteen denborak honako hauek izan dira: Aitor Otamendi Lizarazu, 2:57:21; Javier Olazagoitia Rodriguez, 2:58:26; Ricardo Marcos Martin, 3:03:17; Juan Mari Marcos Molina, 3:06:15; Miguel Angel Fernandez Prieto, 3:10:35; Jesus Osua Garcia, 3:14:36; Anabel Eleno Agustin, 3:17:28; David Gonzalez Corchuelo, 3:21:00; Tomax Arruti Aldalur, 3:22:01; Jose Ramon Mendizabal Garate, 3:23:26; Juan Mari Sarobe Gabirondo, 3:23:08; Emilio Hernandez Gonzalez, 3:25:22; Zigor Lekaroz Fernandez, 3:36:21; Igor Sevillano Rodríguez, 3:40:22; Josu Riezu Arregi, 3:44:54; David Montejo Estevez, 3:50:57; Iraitz Pikabea Lopez, 3:54:58; Peio Fadrique Fadrique, 4:03:04; Garikoitz Urruzmendi Aldalur, 4:05:27; Oscar Jimenez Simon, 4:13:22; Mikel Ormazabal Garmendia 4:14:34 eta Arantxa Zapata Zapata, 4:31:48.
Maratoi erdia eta 10 km
Proba honetaz gain, 20 kilometro eta 10 kilometrotako probak ere izan dira.
Maratoi erdiko proban 18 izan dira herritarrak. Raul Gomez Margallo izan da azkarrena distantzia honetan. Ordu bat 11 minutu eta 19 segundotan egin ditu 20 kilometroak.
10 kilometrotakoan, berriz, hamalau lasarteoriatar izan dira helmugara iritsi direnak. Azkarrena, Rebeka Villanueva izan da, 38:45 minutu lasterka egin ostean.