Pintxoez gozatzeko asteburua

Txintxarri Aldizkaria 2015eko azaroaren 30a

Ostiralean hasi zen III. Pintxo ibilbidea Lasarte-Orian. Atzo eguerdira arte herriko hamaika tabernek ibilbiderako bereziki prestatutako pintxo bereziak eskaini dituzte. Herritarrek haien gustukoei eman dizkiete puntuak.

Astebururuan Lasarte-Oriako III. Pintxo Ibilbidea ospatu da herrian. Aterpea Merkatari elkarteak eta Udalak antolatutako ekimenak, herriko tabernak dinamizatzea du helburu.

Arkupe, Buenetxea, Izurde, Yolanda, Trumoi, Avenida, Sancho, Lasarte, Viña del mar, Guria eta Ilargi tabernetara herritar hurbildu ziren atzo eguerdian batez ere pintxo gozoak dastatzera. 

Lehengo tabernan eskuorri bat jaso eta pintxo bakoitzaren puntuaketa idatzi behar zuten. 

Tabernek, berriz, zigilua jartzen zieten eskuorrietan. Izan ere, zigilu denak bildutako eskuorriak 100 euroko zozketan sartzen baitziren.

Bi sari

Era honetara, taberna guztietan jasotako eskuorrietako puntuak zenbatuz, herritarren sariaren irabazlea zein den jakingo da. 

Eta honetaz gain, gogoratu 'Martin Berasategi' saria ere eskuratuko duela tabernatako batek.

Aurkezpen egunean Martin Berastegi sukaldariak pintxo guztiak probatu zituen. Hautua zaila izango zela aurreratu zuen orduan.

Sarituak jakitera eman

Ibilbidean parte hartu duten tabernek aste honetan zehar jakingo dituzte taberna sarituen izenak.

Ramon Ormazabal Aterpeako lehendakariak adierazi duenez, sarien banaketa ekitaldia egingo da, baina eguna zehazteke dago oraindik, izan ere, Martin Berasategi egotea aurreikusten baita.