Lasarte-Oriako Udalak 2016. urteko inauterietako dirulaguntza eskaerak abenduaren 9 eta 18a bitartean egin beharko dira Udalaren Erregistro Orokorrean.
Egoitza Lasarte-Orian duten pertsona fisiko eta juridiko publiko nahiz pribatuak izan ahalko dira laguntzen onuradun. Inauterietako konpartsak edo otsailaren 4 eta 7 bitartean garatzen diren jarduerak eta/edo programak diruz lagunduko dira.
Deialdi honi buruzko informazio gehiago azaroaren 16ko GAOn dago eskuragarri.