Arrain-faunaren behatokia zaharberritu egingo da

Txintxarri Aldizkaria 2015eko azaroaren 24a

Oriako Arrain-faunaren Behatoki Naturala zaharberrituko du Lasarte-Oriako Udalak.Ohar batean jakin arazi duenez, behatokia, azken urteotan abandonuzko egoeran zegoen eta urgentziazko zaharberritze baten premia zuen.

Lanak 11.422 euroan adjudikatu dira eta Excavaciones y Transportes Ateri enpresak emango ditu aurrera. 

Esleitu berri den obrarekin, lasarteoriatarrek berriro gozatu ahalko dute, hegaztiak eta arrainak behatzeko gune horretaz. Udalak adierazi duenez, paseatzaileek oso maitea duten lekua da.